Pasa den larunbatean, Lauburuko kadeteak, titulua lortzeko final handirako pasea ziurtatu zuten, Inter Fachadas Gipuzkoa taldeari 5-2 irabazi ostean.

Partida oso ongi hasi zen ibartar gazteentzat, intentsitate handiarekin jokatzen ari ziren eta aukera ugari sortzen. Hala ere, markagailua estreinatzerako 10 minutu pasa ziren eta Liher izan zen 1-0ekoaren egilea. Hamaseigarren minutuan Julenek, beste golarekin, bi taldeen arteko aldea handitu zuen, eta honek, taldearen jokoa lasaitu zuen. Atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin iritsi ziren.

Bigarren zatiko 3. minutuan Gurruk 3-0ekoa egin zuen baina bosgarren minutuan donostiarren erantzuna etorri zen 3-1ekoarekin. Lauburukoak donostiarren bultzadari eutsi nahian faltak pilatzen hasi ziren, baina hala eta guztiz ere, hamaikagarren minutuan taldearen laugarren gola izango zena sartu zuten, oraingoan Asierrek, 4-1ekoa eginaz. Donostiarrak penalti bikoitzarekin markagailua igotzeko aukera izan zuten baina jaurtiketa kanpora joan zitzaien.

Azken minutuetan bisitariek 4-2koa egin zuten baina Lauburuk, berriro Gurruren bidez, azken tantoa egitea lortu zuen, 5-2. Donostiarrak azken saiakera egin zuten atezain-jokalaria ateraz baina markagailua bere horretan geratu zen. Emaitza honekin Mikel Raposok gidatutako gazteak titulua lortzeko finalera pasa dira; datorren larunbatean izango da 9:30etan Aretxabaletako Ibarra kiroldegian eta Anoeta Herri Ikastola taldearen aurka jokatu beharko dute.

Lehenengo Probintzialeko seniorrak eta Lauburu Berastegi, nesken taldeak, galdu egin zuten beren finalaurrekoetan.

Lauburu Berastegik Idiazabalen aurka 5-0 galdu zuen, emakumezkoen kategoriako finalaurrekoan; ezin izan zuten Euskal Kopako finalean lortutako emaitza bikaina errepikatzea lortu eta Aretxabaletan finala jokatzeko aukera bertan behera geratu zitzaien. Filialak berriz, Pasaian, Pescados Ferreres taldearen aurrean irudi bikaina erakutsi bazuen ere, partida 5-2 galduta ezin izan du finalera iritsi.

IMG-20160507-WA0017

Los cadetes ibartarras certificaron el sábado el pase a la final por el título de liga al imponerse por 5-2 a Inter Fachadas Gipuzkoa.

El partido comenzaba muy bien para los piparreros, que creaban muchas ocasiones y jugaban con mucha intensidad. Aunque les costó abrir el marcador, fue Liher a los 10 minutos el encargado de poner el 1-0 en el marcador. En el 16 fue Julen el que ampliaba la distancia en el marcador, dando así un punto de tranquilidad al juego ibartarra al verse con 2 goles de diferencia en el marcador, con el resultado de 2-0 se llega al descanso.

A los 3 minutos de la segunda mitad, Gurru ponía el 3-0 en el marcador, pero los donostiarras respondían en el minuto 5, y acortaban distancias poniendo el 3-1. Lauburu aguantaba el empuje de los donostiarras, pero se iban cargando de faltas. Aún así, en el minuto 11 lograban marcar otra vez por medio de Asier poniendo así el 4-1 en el luminoso. Los donostiarras dispusieron de un doble penalti para acortar las diferencias, pero el lanzamiento se marchaba fuera.

Ya en los minutos finales los visitantes marcaron el 4-2, a lo que Lauburu respondía al minuto siguiente con otro gol de Gurru poniendo el 5-2. Los visitantes hicieron un último intento sacando portero jugador, pero el marcador no se volvería a mover. De esta manera, los chavales dirigidos por Mikel Raposo acceden a la gran final que disputará frente a Anoeta Herri Ikastola el próximo sábado a las 9:30 h. en el polideportivo Ibarra de Aretxabaleta.

El equipo sénior de Primera Provincial y Lauburu Berastegi de categoría femenina cayeron derrotados en sus respectivas semifinales.

Lauburu Berastegi perdió frente a Idiazabal 5-0 en la semifinal de categoría femenina y no pudieron repetir el magnífico resultado de la pasada semana en las finales de Copa Vasca, quedándose a las puertas de jugar la final en Aretxabaleta. En el caso del filial de Primera Provincial, no fue posible acceder a esa final a pesar de dejar una sensacional imagen en Pasajes frente a Pescados Ferreres cayendo derrotados por 5 goles a 2.