Ahazteko moduko partida batean, ibartarrek 2-3 galdu zuten Segorberen aurka. Hasieratik jarri zen Laubururen aurka partida, bisitariak lehenengo minutuan lehen tantoa egin baitzuten. Alexek amaitu zuen estrategiazko jokaldi eder batekin egin zuten 0-1ekoa.

Bateko horren ondoren, piparreroak ez zuten erreakzionatzen jakin izan, intentsitate handirik gabe jokatzen zuten, aurkariaren atea urduri jartzea ere lortu gabe. Segorbe berriz, egoeraz baliatzen zen eta gol-aukera ugari sortu zituen baina punteria faltari esker atsedenaldira 0-1ekoa mantenduz iritsi ziren.

Lehen zati txarraren ondoren, bigarren zatian zerbait indartsuago atera ziren Mikelen mutilak. Gol-aukerak ikusten hasi ziren baina defentsa ahaztu gabe jokatu behar izan zuten, Segorbek, trantsizio azkarren bidez, arrisku handiak sortzen zituelako.

Etxekoak saiatzen jarraitzen zuten baina ez zuten berdinketara iristea lortzen. Segorbekoak izan ziren berriro ere, bigarren zatiaren erdian, markagailuan aldea handitu zutenak. 0-2koa Danik egin zuen, beste estrategiazko jokaldi bikain baten bidez baloia sarera bidali zuenean.

Partidaren amaierarako 7 minutu falta zirela Lauburuk bost laurentzat egitea erabaki zuen eta Garmen izan zen, landutako jokaldi luze baten bidez, bi taldeen arteko aldea murriztea lortu zuena. Nahikoa denbora geratzen zen amaierarako eta etxekoak Segorbe estutzen hasi ziren bere arean baina zorigaiztoko jokaldi batean, Unaik bere atean sartu zuen 1-3koa eginaz.

Lau minutu falta ziren bukaerarako eta ibartarrek atezain-jokalariarekin jarraitzen zuten. Aukera asko galdu ondoren, eta minutu bakarra falta zela, Txipik 2-3koa egin zuen. Azken segundoetan ere jarraitu zuen etxekoen erasoak aurkariaren atean baina markagailua ez zen gehiago mugitu eta bukaerara 2-3ko emaitzarekin iritsi ziren.

PARTIDUKO XEHETASUNAK

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Unai (B.A.), Garmen (1), Txipi (1), Agus. Ioritz, Andoni, Xabi, Loitzun eta Cristian-ek ere jokatu zuten.
SEGORBE C.D.F.S: Pablo, Andoni, Salva, Luis, Alex (1). Braian, Dani (1), Diego, eta Nico-k ere jokatu zuten.
TXARTEL HORIAK: Cristian, Unai, Ioritz (Lauburu) – Braian (Segorbe).

GOLAK

0-1 MIN 01:13 ALEX
0-2 MIN 28:25 DANI
1-2 MIN 34:50 GARMEN
1-3 MIN 35:26 UNAI (B.A.)
2-3 MIN 39:04 TXIPI
045

Los ibartarras cayeron derrotados por 2 goles a 3 frente a Segorbe en un partido para olvidar.

El partido comenzaba muy cuesta arriba para los intereses de Lauburu, ya que en el primer minuto de partido los visitantes marcaban el 0-1 en una bonita jugada de estrategia que terminaba culminando Alex.

Tras el primero de Segorbe, los piparreros no supieron reaccionar, la falta de intensidad de los locales hacía que apenas inquietaran la meta de los castellonenses. Segorbe se aprovechaba de la situación y creaba varias situaciones claras para marcar, pero gracias a la falta de puntería de los visitantes se llegaba al descanso con el 0-1 en el electrónico.

Después de jugar una mala primera parte, en la segunda los de Mikel salían algo mas entonados. Las ocasiones comenzaron a llegar para el bando de los locales, aunque no podían despistarse en defensa, ya que Segorbe llegaba con mucho peligro en rápidas transiciones.

Los locales lo seguían intentando, pero no acertaban a poner el empate en el marcador. Fueron los segorbinos quienes incrementaron la ventaja en el ecuador de la segunda mitad. Dani mandaba el balón a la red en otra gran jugada de estrategia que servía para poner el 0-2.

A falta de 7 minutos para el final el míster piparrero apostaba por el cinco para cuatro, y era Garmen, el que acortaba distancias en una larga jugada elaborada por los locales. Quedaba mucho tiempo para el final y los locales comenzaron a embotellar a Segorbe en su área, pero en una desafortunada jugada, Unai marcaba en propia puerta y el 1-3 subía al luminoso.

Quedaban 4 minutos para el final y los ibartarras lo seguían intentando con portero – jugador. Después de perdonar en varias ocasiones, Txipi ponía el 2-3 a falta de 1 minuto para la finalización. En los últimos segundos seguía el acoso de los locales a la portería visitante, pero el marcador no volvería a moverse y se llegaba al final con 2-3 en el electrónico.

DETALLES DEL PARTIDO

LAUBURU K.E. IBARRA: Endika, Unai (pp), Garmen (1), Txipi (1), Agus. También jugaron: Ioritz, Andoni, Xabi, Loitzun, Cristian.
SEGORBE C.D.F.S: Pablo, Andoni, Salva, Luis, Alex (1). También jugaron: Braian, Dani (1), Diego, Nico.
TARJETAS AMARILLAS: Cristian, Unai, Ioritz (Lauburu) – Braian (Segorbe).

GOLES

0-1 MIN 01:13 ALEX
0-2 MIN 28:25 DANI
1-2 MIN 34:50 GARMEN
1-3 MIN 35:26 UNAI (PP)
2-3 MIN 39:04 TXIPI