MEREZITAKO AGURRA ERREGE KOPARI
Errege Kopako laugarren kanporaketa jokatu genuen atzo, eta a zer-nolako esperientzia! Izan ere, ezin ahaztu irailean hasi genuen bidai honetan gainditu behar izan ditugun topaketak: Cintruénigo, Antiguoko, Wanapix Sala 10... Guztiak izan dira aurkari gogorrak. Ildo horretan, honaino iristeak suposatu duen ahalegina dela eta, emozioz beteta egin genuen salto pistara; are gehiago jakinda Belabieta berriko harmailak beteta zeudela, eta Nafarroako gure bizilaguna den Osasuna Magna (CD Xota) maila goreneko aurkaria genuela parez-pare. Dani, Raul, Txiki, Chuky eta Zaldua bostekoarekin hasi genuen partida, eta Osasunak, aldiz, Alejandro Palazon, Ion Cerviño, Andrés Geraghty, Pachu eta Dani Saldiserekin. Presio altu batekin estututa [...]